jueves, 15 de enero de 2009

Photostory: The magic glasses

Nire semea Ekin hartu dut protagonistatzat photostory hau egiteko. Hemendik hollywoodera eraman beharko det umia!!

Movie maker


Kaixo denoi!
Hemen zintzilikatzen dizuet egin dudan movie makerren muntaia. Espero dut gustokoa izatea. Besarkada bat!

miércoles, 14 de enero de 2009

Movie maker

Kaixo kuadrilla!

Movie maker-rakin egin dudan filmetxoa ikustea nahi baldin baduzue, jarraian dagoen helbidean ikusiko duzue: http://www.youtube.com/watch?v=kNsi5YjXMiY

Espero dut gustokoa izatea.
Aio!

jueves, 8 de enero de 2009

Kaixo Nere!

3. puntua ikusteko, jarraian dagoen helbidera joan beharko duzu. Youtuben zintzilikaturik dagoen bideo batera eramango zaitu. Bertan, IMHn atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza nola jorratzen den azalduko dizut.

http://www.youtube.com/watch?v=9Qx2nh6UqLk

Animo, aztarna bakarra gelditzen zaizu eta!

4. AZTARNA: Azkenengo aztarna zure emailean jasoko duzu. Emailaren izenburua: Urte Barrigon!

Ondo izan eta laister arte!

sábado, 3 de enero de 2009

URTE BERRI ON GUZTIOI!

URTE BERRI ON GUZTIOI!
Urtea ondo hasi dudala esan beharra daukat, azkenean IKTren azterketa bukatu baitut (ordua zan!). Beraz, indar berrituta nago. Gainera, ipuin multimediari hasiera eman diot eta pozik nago egiten hari naizenarekin. Gomendio bat egingo nizueke: ipuina egiteko oso erabilgarria aurkitu dut "Gif animados" deritzon orrialdean sartzea bertan pertsonaiak aurkitzeko. Mugimendua duten irudiak aurkituko dituzue bertan, oso aproposak gure ipuin multimediarako.


Beno kuadrilla! Laister arte ta ondo izan.

miércoles, 3 de diciembre de 2008

IKTn estankaturik!



Kaixo denori! Aspaldian ez det ezer idatzi, oso lanpetuta ibili naiz eta. IKTren informazio guztia jasoa daukat lana egiteko baina "arazo tekniko" bat izan dut eta horregatik nabil hain berandu. Gauza da bideo bat grabatu dudala hemen zintzilikatzeko, baina buelta emanda dagoela konturatu naiz. Beraz, berriro grabatu beharko dut, horrek suposatzen duenarekin; pertsonarekin berriro gelditu, etab. Ia aste honetan lortzen dudan eta lana bukatzen dudan behingoz!

Hemen bidaltzen dizuet ikastetxearen argazki bat teknologia aldetik nola dabizen ikus dezazuten!

miércoles, 5 de noviembre de 2008

IKT martxan!

Kaixo denori!

Aurreko astean informatikako arduradunakin egon nintzen IMHn. Arrituta gelditu nintzen bertan dagoen teknologiakin: arbel digitalak, kañoiak, wifia, etab. Ez nekien bertan hainbesteko aparaturik zegonik!
Hurrengo astean ingelesa ematen duen pertsonakin egoteko asmoa daukat. Behin IMHko baliabide teknologikoen berri edukita, hauen erabilera aztertzea gelditzen zait. Ia zer komentatzen didan Noreen-ek!

Besarkada bat.